"Plus rien ne m'étonne" / "Ez daukat harritzerik" / "Nada me asombra" / "Nothing shocks me"
Mostrando entradas con la etiqueta Children. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Children. Mostrar todas las entradas
2012/05/17
UMEAK BETI DIRA AHULENAK
Piskat gogorrak dira argazkiak, baina kanta honetan errealitatea besterik ez da erakusten. Afrikarena. Eta eskoletan gero eta ume beltzak ditugu, bere errealitate gogorra batzutan ahaztuta, bastertuta edo ezezaguna.
2012/03/22
TABLETak
Ordenagailuek ikusmena eta entzumena erabiliz IKTetan
murgiltzeko eskaintzen dute, baina tabletak aurrekoen etorkizun bezala ikus
ditzakegu, izan ere aurreko sentsuez gain ukimena ere lantzen baita eta ez
baitu motrizitate finaren hainbesteko beharrik aurkezten, sagua ez baita
erabiltzen, haur txikiekin lantzeko eta erabiltzeko aukera eskainiz.
Hainbat dira gainera egun agertzen ari diren programa
berriak haurrekin lantzeko, musikaz gozatzeko, idazteko, beste hizkuntzak
lantzeko, matematika garatzeko eta abar. Begiratu 2 urteko umea nola erabiltzen den bere iPAD:
Gainera gero eta gehiago saltzen ari
da jolas bezala eta hainbat dira erabiltzen ari diren bitartean martzan jar
daitezkeen babes programak.
Hauek ere hezkuntzan eta klaseetan murgiltzen hasi beharko dira
laster.
2012/03/21
JUEDULAND eta beste errekurtsoak
On-line dauden joku interaktiboen bilduma. Oso interesgarria eta praktikoa:
http://roble.pntic.mec.es/arum0010/Inguruneari buruzko materiala eta jolasak:http://www.mma.es/secciones/enlaces/documentos_juegos_edamb.htm
Beste errekurtso didaktiko bilduma handia, euskeraz ere. Blog honetan:
http://gelapdi.blogspot.com.es/
2012/03/20
CLUB-PENGUIN webgunean, umeek beste umeekin on-line jolasteko
Umeen artean modan dago internet bidez jolastea.
Batez ere azken boladan club penguin honi buruz hitz egiten entzun dut, agian
interesgarria suerta dakizueke uneren batean zuen ikasleekin eduki batzuk lantzeko.
Jolasak pinguino baten identitatea eraikitzean
datza ondoren honen azalean jokatu ahal izateko interesatuta dauden beste
lagunekin, birtualki euren artean komunika daitezkeela ulertuz.

2012/03/11
SUZUKI METODO MUSIKALA, Hezkuntzan aplikazioa
SUZUKI
METODOA:
Instrumentuak jotzen irakasteko metodo japoniarra da, 3
urteetatik aurrera aplikatzen hasten dena, solfeorik jakin gabe.
Hezkuntzan ere metodo hau aplikatzea posiblea eta oso
egokia irudituko litzaidake.
Irakasleak klase laburrak, banakakoak eta zuzenduak
eskainiko dizkio ikasleari. Gurasoak beraien seme-alaben klaseetako entzule izan
behar dira, adibidez, apunteak hartuz, etxean saio bakoitzean egin beharrekoa
azaltzen die irakasleak, umearen izaeraren arabera berarekin nola jokatu behar
duten gomendatzen die, eta abar.
Guzti honekin irasleak klase bakoitzean irakatsitakoa
etxean egunero lantzen da gurasoen laguntzaz. Irakaslea errezeta bilatzen duen
medikua izango litzateke eta gurasoa dosia pixkanaka-pixkanaka eskaintzen
diona, konstantziaz eta maitasun handiz.
2012/03/06
BIRTUALA DENA
IKTen arloan asko dira azken boladan agertzen ari diren hitz berriak, askotan guretzako sentsu gabekoak direnak bere abstrakzio maila dela eta.
Hona hemen arazo hau argi uzten duen power-point esanguratsua:
Errealitate birtuala
2012/02/29
BLOGAK ESKOLETAN, UMEEN ESKU
Umeek ere gelan blogak egitea interesgarria dirudit, bai beraientzat baita
gurasoentzat ere. Hemen aurkeztutako bloga nire 5 urteko semearen eskolako
bloga da, Gobeleza izenekoa.
Izena ohartzen du eskola biren arteko harremanaren
ondorio delako,
Gobela eta Lezamako eskolena hain zuzen ere.
Motibagarria da ikasleentzat, beraiek baitira honen sortzaileak, bere
ikastetxeetako kideekin komunikatzeko eskaintzen dielako; eta beraien eguneroko
ekintzak birgogoratzeko.
Gurasoentzako oso erabilgarria da seme-alaben ikasketa
prozesuaren
jarraipen bat egiteko aukera eskaintzen baitu.
Ikusi nahi baduzue hona hemen helbidea: http://www.gobeleza5urte.blogspot.com/
Etorkizunean horrelakoak egitera animatzen zaituztet !!!!
2012/02/27
Umeei gaur irakasten diegunak, etorkizunean mundua alda dezake
Umeei gaur irakasten diegunak, etorkizunean mundua alda dezake.
Adibidez Ryan Hreljac-en bizitzari buruzko bideoa:
http://www.slideshare.net/TXIKYTA/ryan-hreljac-4381430
Adibidez Ryan Hreljac-en bizitzari buruzko bideoa:
http://www.slideshare.net/TXIKYTA/ryan-hreljac-4381430
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


