Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2012/05/20

IKTekin IKasTen


Teknologia ( berriak ) ... ez da tresneriaren sinonimo; teknologia erakundeen berezko ekintzek eta jarduerek osatzen dute. Teknologia ekintzak antolatzeko modu jakina da, zergatia ezagutzeak justifikatzen duen eragiketa-prozesua planifikatzeko, exekutatzeto eta kontrolatzeko modua.
Teknologia Berriak ikasgaian motela izan zen nire hasiera, batez ere, beldurragatik. Nik ordenagailua eta orain dela gutxi erositako tableta egunero erabiltzen dudan arren, ez nintzen asko ausartzen interneten bidez ezagutzak, dokumentuak, argazkiak, eta abar elkartzeko edo eskegitzeko, adinagatik agian.
Gainera, nire energia itsela den arren, badirudi ordenagailuen energiaren kontran dagoela; beti gauza arraroak gertatzen zaizkit eta. Hala ere, azkenean nire beldur pertsonalari aurre egitea erabaki dut: Nola hasi? Ba… horrelako gauzak beti hasten diren bezala: kuxkuxeatzen. Zailena izena topatzea izan zen, eta azkenean gaur egungo munduaren abiadurak, batez ere, IKTaren argiaren abiadurak eta trena galdu ezinak formazio etengabearen dinamika ekarri duenez, “Beti Ikasten” izendatzea egokia iruditu zitzaidan. Izan ere, bizitzako edozein eremutan beti daukagulako zer jaso eta zer eskaini, zer ikasi eta zer irakatsi. Beraz, irakasle identitatearen sorkuntzak ez dauka mugarik, bukaerarik gabeko prozesu bat da, beti ikasten ari baikara.
Nire IKTen azaleko kulturan sakontzeko esanguratsua izan da Jose Antonio Millanen liburua “Hacia la escuela 2.0” eskolarako proposamen errazen bidez informazio zuzena eta esanguratsua lortu baitut: Google docs, Wikiak, Wikipedia, Flickr, Fuzzmail, Blog edo Web log, YourGMap, Google maps, Creative Commons baimenak,… eta azkenean pausua, SlideSharen bidez igotzea.
Bueno… apur bat… ezagutzen nituen ikusitako programak, baina beti erabili dut informazioa kontsultatzeko eta inoiz ez igotzeko. “La Cultura del Picoteo” erabiliz eta praktikan jarriz.
Beraz, hasierako beldurra gaindituta, baina oraindik piska bat lotsati.
Gauzak horrela eta Teknografiaren bideoa egiteko beharra… Zenbat denbora eta denbora hartu dudan, ez bakarrik Movie Maker bideo txukuna egiteko, baizik eta irakasle autobiografiari buruz zer esan nezakeen pentsatzeko ere. Ez da batere erraza, zure bizitzako momentu esanguratsuenak topatzea eta zure izaeran eta lan egiteko eran eragina izan duten kontuak biltzea. Eta bukatzeko YouTubera igotzea asko kostatu zitzaidan. Benetan, email baten bidez irakasleari aitortu nuen bezala, “ nire irakasle autobiografia besterik ez zen, baina nik biluzik banengo bezala sentitu nintzen”. Irakasleak beste ikaskideekin ideia hori konpartitu eta gero, konturatu nintzen teknografiaren lanak besteei ere antzeko sentimenduak sortarazi zizkiela. Eta bakarrik ez nengoela ohartu nintzen.
Beraz, nire IKTen ezaguera handituta, eta lotsa ere gaindituta, esan beharra daukat IKTek komunikazio sozialak handitzen dituztela oso. Eta harreman sozialak mesedegarriak dira garapen pertsonalerako, baina baita lana hobetzeko ere. Sorte handia dugu orain hainbeste teknologia gure eskuetan izanik, eta aprobetxatu beharrean gaude. Nahiz eta erraza ez den, etengabeko formazioa eskatzen baitigute, behar-beharrezkoak dira. Askotan lan prozesua gaitasun handiaz, baita intuizioz eta senez egiten dugu, eta orain tresna teknologietan oinarritu ahal dugu.
Eskerrak Alaitzi hainbeste baliabide on gure eskura jartzeagatik eta baita beste ikaskide guztioi ere, zuen laguntzaren bidez, nire burua egunero hobetzen dudalako !!!
 Hona hemen ikasgaiaren eginkizunen gustokoena:
IRAKASLEAREN TEKNOGRAFIA:
33 urterekin, familia osatuta, lanean eta beste txiki bat bidean; nork esango luke abentura honetan murgilduko nintzela?
Arrazoiak bi izan ziren nagusiki:
1.- Euskararen normalizazioa ahalbidetzea
2.- Umeen inguruko ezagutzak jasotzea, nire eguneroko bizitzan zuzenean praktikan jartzeko.
Asko izan dira irakasle identitatearen formakuntza honetan eragina izan duten eta azpimarratuko nituzkeen ideiak:
1.- Praktikatik teoriara eta teoriatik praktikara, hori egokitu zait niri ikasketa honetan.Nire lehen semea heldu zitzaidan irakaskuntzaz ezer gutxi nekiela. Ikasketa hauek burutzen hasterakoan ohartu nintzen zein gutxi prestatuta gauden ez bakarrik irakasle izateko, baizik eta guraso izateko ere. Teoria ikasi ondoren ohartu nintzen gurasoen artean ideia konduktistak daudela eta praktikara bueltatu nintzen konstruktibista izateko asmoz.
2.- Familia eskolaren arteko harremana, lehen garrantzitsua iruditzen bazitzaidan ere, are garrantzitsuagoa dirudit orain. Eskolan eta etxean egiten denaren artean jarraipen bat egotea ezinbestekoa da umeen garapena zuzena, esanguratsua eta zentzuduna izan dadin. ( Eskolan egiten dena modu formalean, etxean ere egin daiteke modu ez formalean )
3.- Umeek ezagutza nola eraikitzen duten ikasteak hauengandik hurbilago sentiaraztea ahalbidetu dit, umeak hobeto ulertzen ditudala esango nuke, beraien azalean jartzeko gaitasuna lortu dudalako. Eta horrela, beraiekin maitasun handiagoz lan egiteko, pazientzia eta gogoa.
Irakaskuntza zer den laburtzeko Gabriel Zelaiaren hitzak aproposak dirudizkit:
Educar es lo mismo que poner un motor a una barca.
Hay que medir, pesar, equilibrar… y poner todo en marcha.
Pero para eso uno tiene que llevar en el alma
un poco de marino, un poco de pirata, un poco de poeta,
y un kilo y medio de paciencia concentrada.
Pero es consolador soñar mientras uno trabaja,
que ese barco – ese niño – irá muy lejos por el agua.
Soñar que ese navío llevará nuestra carga de palabras
hacia puertos distantes, hasta islas lejanas.
Soñar que cuando un día esté durmiendo nuestra propia barca,
en barcos nuevos seguirá nuestra bandera enarbolada.
- Gabriel Celaya -
Azkenean uste dut lortu ditudala nik hasieran planteatutako helburuak, hala ere, beti ikasten da nire blogaren izena eta badauka zentzua, izan ere, bizitzako edozein eremutan beti daukagu zer jaso eta zer eskaini, hau da, irakasle garen heinean ikasle ere bagara. Beraz, ezin ahaztu dezakegu irakasle identitatearen sorkuntza honek ez daukala mugarik, bukaerarik gabeko prozesu bat da, beti ikasten ari baikara. 

2012/05/12

CAPVn HEZKUNTZA ETA OSASUNA ARLOKO MURRIZKETAK


Jaurlaritzak "zaila" ikusten du Espainiako Gobernuaren hezkuntza eta osasun arloko murrizketak aplikatu behar izatea.
Ea azkenean holan bada !!!
Hona hemen albistea:

http://berria.info/albisteak/63400/jaurlaritzak_zaila_ikusten_du_espainiako_gobernuaren_hezkuntza_eta_osasun_arloko_murrizketak_aplikatu_behar_izatea.htm

2012/04/28

TEKNOGRAFIA, Kontakizun Autobiografiko txikia

Nire irakasle identidadearen ezaugarriak deskubritzen eta irakasle identidadearekin zerikusia duten bibentziak bideo honetan zehar.
Nire bizitzako eta heziketa esperientziarekin lotutako istorioa, ahotsa, musika, argazkiak, textuak, irudiak, marrazkiak eta literaturaren bidezko kontakizuna.
Espero dut zuen gustokoa izatea:


2012/04/22

SEXUALITATEARI BURUZKO


Sexualitate inguruaren bloga, sexualitateri buruzko gaiak:
Azken finean, sexualitatea heziketaren zati bat da ere.


2012/04/20

HEZKUNTZAREN IRAULTZA


Sare sozialen inguruko bideo hau ikustea gomendatzen dizuet, non Robert Roeser, psikologoak irakasleon papelaren inguruko hausnarketa egiten duen, eta etorkizunerako hobekuntzak proposatzen dituen. Ikasleen esperientziak ere azaltzen dira, beraien hitzetan azalduak.
Gaur egun sailagoa al da elkarbizitza ikasgeletan? Irakasleak behar bezala prestatuta daude ikasleei garapen emozionala eta giza gaitasunak modu globalean eskaintzeko. Gaur egun gazteek gizartean bizitzeko dituzten beharrak ez dira duela 50 urteko gazte batek zituen beharren berdinak, hala ere, hezkuntza eredua ez da aldatu. Nola egin diezaiokegu aurre begi bistan daukagun beharrizan honi? 

2012/04/06

HEZKUNTZA WEBGUNEA

Eusko Jaularitzako Hezkuntzari buruzko informazio guztia eskuragai webgune honetan:
http://www.ikastea.hezkuntza.net
Zeure perfila sortu ezazue ( ikasle, irakasle, familia edota ikastetxeen artean ) eta informazioa jaso baita parte hartu ahal duzue ere.

2012/03/26

HACIA LA ESCUELA 2.0 by Jose Antonio Millán ( nc sa )

Eskerrak Jose Antonio Millán-i "Hacia la Escuela 2.0" liburuan emadako ideiagatik, IKTen arloan eskolan praktikan ipintzeko 5 proiektu interesgarri proposatzen dizkigu. Benetan gomendagarria.
Gehiago jakiteko: http://jamillan.com
Autorearen beste liburuak:
  • Manual de urbanidad y buenas maneras en la Red (Barcelona, Melusina, 2008), 
  • El candidato melancólico. De dónde vienen las palabras, cómo viajan, por qué cambian y qué historias cuentan (Barcelona, RBA, 2005), 
  • Base y el generador misterioso. Una aventura digital (Madrid, Siruela, 2002), 
  • Internet y el español (Madrid, Fundación Retevisión, 2001), 
  • De redes y saberes. 
  • Cultura y educación en las nuevas tecnologías (Madrid, Santillana, 1998).

2012/03/22

TABLETak


Ordenagailuek ikusmena eta entzumena erabiliz IKTetan murgiltzeko eskaintzen dute, baina tabletak aurrekoen etorkizun bezala ikus ditzakegu, izan ere aurreko sentsuez gain ukimena ere lantzen baita eta ez baitu motrizitate finaren hainbesteko beharrik aurkezten, sagua ez baita erabiltzen, haur txikiekin lantzeko eta erabiltzeko aukera eskainiz.
Hainbat dira gainera egun agertzen ari diren programa berriak haurrekin lantzeko, musikaz gozatzeko, idazteko, beste hizkuntzak lantzeko, matematika garatzeko eta abar. Begiratu 2 urteko umea nola erabiltzen den bere iPAD:
Gainera gero eta gehiago saltzen ari da jolas bezala eta hainbat dira erabiltzen ari diren bitartean martzan jar daitezkeen babes programak. 
Hauek ere hezkuntzan eta klaseetan murgiltzen hasi beharko dira laster.

2012/03/21

JUEDULAND eta beste errekurtsoak


On-line dauden joku interaktiboen bilduma. Oso interesgarria eta praktikoa:
http://roble.pntic.mec.es/arum0010/Inguruneari buruzko materiala eta jolasak:
http://www.mma.es/secciones/enlaces/documentos_juegos_edamb.htm
Beste errekurtso didaktiko bilduma handia, euskeraz ere. Blog honetan:
http://gelapdi.blogspot.com.es/

2012/03/20

CLUB-PENGUIN webgunean, umeek beste umeekin on-line jolasteko


Umeen artean modan dago internet bidez jolastea. Batez ere azken boladan club penguin honi buruz hitz egiten entzun dut, agian interesgarria suerta dakizueke uneren batean zuen ikasleekin eduki batzuk lantzeko. 

Jolasak pinguino baten identitatea eraikitzean datza ondoren honen azalean jokatu ahal izateko interesatuta dauden beste lagunekin, birtualki euren artean komunika daitezkeela ulertuz. 

2012/03/14

WEBQUEST, Lanak bidaltzeko modu ordenatuan internet bidez


Nahi eta nahi ez gure ikasleak lanez hornitu behar ditugu eta badago hau egiteko modu motibagarria ere.
Webquestek informazioa eta egitekoa zatituta eta ordenatuta ipintzen dute. 
SARRERA LANA NOLA EGIN GARAPENA EBALUAZIOA IRAKASLEAREN GIDA KREDITOAK

Eta honetarako aukera eskaintzen dute: irakasleak gaia aurkezten du, egin behar duten lana azaltzen du, erabili beharreko informazioa estekatzen du ( erabiliko dituzten orriak kontrolatzeko aukera izanik ) eta ebaluatuko denari buruzko informazio eskaintzen zaie ikasleei.
Hona hemen berritzeguneko balibideen arteko adibideak:

2012/03/12

IKASTETXETAN ERE, ERAGINKORTASUNA ETA ZERBITZU SOLIDARIOAK KRISI GARAIAN

Aste honetan Begoñazpi Ikastolak, besteak beste, Euskalit Fundazioko 400 Klubeko Topaketaren barnean, Eraginkortasun eta Lehiakortasunari buruzko praktika onak aurkeztu zituen.
Nik hitzaldia ikusi dut, eta ez zait arraroa iruditzen ikastola irabazlea izatea, Baloreak agerian praktikarekin.
Ikaskuntza eta zerbitzu solidarioko programa bizkor eta malgua da, ikaslegoa zentruko dinamikan sartzea eta rolak aldatzea baimentzen diena, eurak dira irakasleei irakasten dietenak, batez ere IKTen arloan. Horretaz gain, zentruaren zeregin txikiak betetzen dituzte, elkarteari lagunduz, etab.
Nire ustez ideia ona eta edozein ikastetxean praktikan ipintzekoa da.
Hona hemen bideoa:

2012/03/11

“OBSERVATORIO DE LA INFANCIA” webgunea


Espaniar ministeriotik gidatutako orrialde honetan eguneroko bizitzan hezitzaile gisa sor dakizkigukeen egoera ezberdinei aurre egiteko eta nola erantzun jakiteko irizpideak eskaintzen dizkigu, “productos” izeneko atarian.
Hainbat dira lantzen diren gaiak, hala nola, familiekin sorturiko arazo ezberdinei aurre egiteko moduak, tratu txarrak, pobrezia eta abarren inguruko protokoloak.
Etorkizunean lagungarri izan dakizuen espero dut: 

2012/03/08

GAUR EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Gaur emakumeen nazioarteko eguna denez BERDINTASUNAren alde eskolan aplikatzeko mila hezkuntzarako errekurtso eta baliabide proposatu nahi dizkizuet.
Baloreetan oinarrituriko Hezkuntzan datzan webgune honetan, proposaturiko baloreen artean bakea, berdintasuna, eta abar daude: 
Oso onak baina erdararaz dira webgune honetakoak:
Emakunde webgunean ere unitate didaktikoak eta irakasleentzako formakuntza aurki ditzakegu. Nik erabili ditudanen artean, Nahiko Proiektua, aipa dezaket besteak beste:
Gaur irratian Emakundeko burua entzun dut lan erreformak gizonen eta emakumeen arteko aldeak gehiago ere desberdinduko dituela uste zutela esanez.  
Mesedez eta faborez, gizarteak berdintasuna behar du. Argi eta garbi jakin arren berdinak ez garela, eskubide eta betebehar berdinak izan beharko genituzke. Eman diezaiogun humore kutsu bat pisuzku gai honi, gizonen eta emakumeen burbuinei buruzko bideo honi esker:  

2012/03/07

HEZKUNTZA ETA OSASUN ARLOAK ELKARREKIN HOBETO



NIRE ESPERIENTZIA LABORALAK HEZKUNTZA ETA OSASUN ARLOAK ELKARRI LOTUTA GARATU BEHARKO LIRATEKEELA:
Pediatrak haurra aztertzen du indibidualki, ikuspuntu fisiko batetatik, morfologikotik. Honen historiala jaiotze unetik ezagutzen du baina normalean bere unerik ahulenetan, gaixorik dagoenean.
Irakasleak aldiz, ikaslea talde bateko partaide gisa aztertzen du. Honek alderaketak egin ditzake adin bereko beste ikasle batzuen artean. Ez du ikaslearen historial osoa ezagutzen baina umearen ingurunea ezagutzen du. Umearen azterketak ikuspuntu psikologikoagoa eta soziologikoagoa du kasu honetan.
Bi iritsi profesional ezberdinen aurrean aurkitzen gara, zoritzarrez elkarren artean inolako loturarik ez daukatenak. Txanpon beraren bi aurpegiak dirudite, batak bestea ikusteko aukerarik gabekoak.
Gurasoak dira hauen artean zubi lanak egiten dutenak, baina gure gizarteak ez du bultzatzen bi hauen arteko harremana erraztea eta aberastea.
Nire iritsia da pediatra eta irakasleen artean zubiak eraiki beharko genituzkeela.
Ados ala ez? Mesedez utzi zure iritsia, inportantea da.

Pediatra eta irakasleen artean zubiak eraiki beharko genituzkeela iruditzen zait. 
Ados ala ez? Mesedez utzidazu zure iritsia, inportantea da.

2012/03/01

HOWARD GARDNER eta bere Adimen Aniztasunaren Teoria


Gure burmuin potentziala anizkuna eta moldagarria da. Gardnerren teoriak pertsona bera adimen bat baino gehiago garatzen dituela dio eta adimen bakoitzak burmuinean zati fisikoa aktibatzen duela frogatzen du. Momentuz 8 adimen desberdin ziurtatuta daude. Honako hauek:

Ondorioz, ikasleak beraien perfil intelektualari erantzuten dioten gaitasunetan prestatzeko erantzukizuna dauka irakasleak eta eskolak.
Benetan garrantsitsua eta kontuan hartzekoa. Gehiago jakiteko begiratu monografikoa Hik Hasi-n: 

2012/02/29

EDUTEKA


IKTak irakaskuntzako web interesgarri honek mila baliabide, tresna, lotura, berri,... du.
Erderaz eta ingelesaz

BLOGAK ESKOLETAN, UMEEN ESKU



Umeek ere gelan blogak egitea interesgarria dirudit, bai beraientzat baita gurasoentzat ere. Hemen aurkeztutako bloga nire 5 urteko semearen eskolako bloga da, Gobeleza izenekoa. 
Izena ohartzen du eskola biren arteko harremanaren ondorio delako,
Gobela eta Lezamako eskolena hain zuzen ere.


Motibagarria da ikasleentzat, beraiek baitira honen sortzaileak, bere ikastetxeetako kideekin komunikatzeko eskaintzen dielako; eta beraien eguneroko ekintzak birgogoratzeko. 
Gurasoentzako oso erabilgarria da seme-alaben ikasketa prozesuaren 
jarraipen bat egiteko aukera eskaintzen baitu.
Ikusi nahi baduzue hona hemen helbidea: http://www.gobeleza5urte.blogspot.com/
Etorkizunean horrelakoak egitera animatzen zaituztet !!!!