Mostrando entradas con la etiqueta Iritsi Pertsonala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Iritsi Pertsonala. Mostrar todas las entradas

2012/05/20

IKTekin IKasTen


Teknologia ( berriak ) ... ez da tresneriaren sinonimo; teknologia erakundeen berezko ekintzek eta jarduerek osatzen dute. Teknologia ekintzak antolatzeko modu jakina da, zergatia ezagutzeak justifikatzen duen eragiketa-prozesua planifikatzeko, exekutatzeto eta kontrolatzeko modua.
Teknologia Berriak ikasgaian motela izan zen nire hasiera, batez ere, beldurragatik. Nik ordenagailua eta orain dela gutxi erositako tableta egunero erabiltzen dudan arren, ez nintzen asko ausartzen interneten bidez ezagutzak, dokumentuak, argazkiak, eta abar elkartzeko edo eskegitzeko, adinagatik agian.
Gainera, nire energia itsela den arren, badirudi ordenagailuen energiaren kontran dagoela; beti gauza arraroak gertatzen zaizkit eta. Hala ere, azkenean nire beldur pertsonalari aurre egitea erabaki dut: Nola hasi? Ba… horrelako gauzak beti hasten diren bezala: kuxkuxeatzen. Zailena izena topatzea izan zen, eta azkenean gaur egungo munduaren abiadurak, batez ere, IKTaren argiaren abiadurak eta trena galdu ezinak formazio etengabearen dinamika ekarri duenez, “Beti Ikasten” izendatzea egokia iruditu zitzaidan. Izan ere, bizitzako edozein eremutan beti daukagulako zer jaso eta zer eskaini, zer ikasi eta zer irakatsi. Beraz, irakasle identitatearen sorkuntzak ez dauka mugarik, bukaerarik gabeko prozesu bat da, beti ikasten ari baikara.
Nire IKTen azaleko kulturan sakontzeko esanguratsua izan da Jose Antonio Millanen liburua “Hacia la escuela 2.0” eskolarako proposamen errazen bidez informazio zuzena eta esanguratsua lortu baitut: Google docs, Wikiak, Wikipedia, Flickr, Fuzzmail, Blog edo Web log, YourGMap, Google maps, Creative Commons baimenak,… eta azkenean pausua, SlideSharen bidez igotzea.
Bueno… apur bat… ezagutzen nituen ikusitako programak, baina beti erabili dut informazioa kontsultatzeko eta inoiz ez igotzeko. “La Cultura del Picoteo” erabiliz eta praktikan jarriz.
Beraz, hasierako beldurra gaindituta, baina oraindik piska bat lotsati.
Gauzak horrela eta Teknografiaren bideoa egiteko beharra… Zenbat denbora eta denbora hartu dudan, ez bakarrik Movie Maker bideo txukuna egiteko, baizik eta irakasle autobiografiari buruz zer esan nezakeen pentsatzeko ere. Ez da batere erraza, zure bizitzako momentu esanguratsuenak topatzea eta zure izaeran eta lan egiteko eran eragina izan duten kontuak biltzea. Eta bukatzeko YouTubera igotzea asko kostatu zitzaidan. Benetan, email baten bidez irakasleari aitortu nuen bezala, “ nire irakasle autobiografia besterik ez zen, baina nik biluzik banengo bezala sentitu nintzen”. Irakasleak beste ikaskideekin ideia hori konpartitu eta gero, konturatu nintzen teknografiaren lanak besteei ere antzeko sentimenduak sortarazi zizkiela. Eta bakarrik ez nengoela ohartu nintzen.
Beraz, nire IKTen ezaguera handituta, eta lotsa ere gaindituta, esan beharra daukat IKTek komunikazio sozialak handitzen dituztela oso. Eta harreman sozialak mesedegarriak dira garapen pertsonalerako, baina baita lana hobetzeko ere. Sorte handia dugu orain hainbeste teknologia gure eskuetan izanik, eta aprobetxatu beharrean gaude. Nahiz eta erraza ez den, etengabeko formazioa eskatzen baitigute, behar-beharrezkoak dira. Askotan lan prozesua gaitasun handiaz, baita intuizioz eta senez egiten dugu, eta orain tresna teknologietan oinarritu ahal dugu.
Eskerrak Alaitzi hainbeste baliabide on gure eskura jartzeagatik eta baita beste ikaskide guztioi ere, zuen laguntzaren bidez, nire burua egunero hobetzen dudalako !!!
 Hona hemen ikasgaiaren eginkizunen gustokoena:
IRAKASLEAREN TEKNOGRAFIA:
33 urterekin, familia osatuta, lanean eta beste txiki bat bidean; nork esango luke abentura honetan murgilduko nintzela?
Arrazoiak bi izan ziren nagusiki:
1.- Euskararen normalizazioa ahalbidetzea
2.- Umeen inguruko ezagutzak jasotzea, nire eguneroko bizitzan zuzenean praktikan jartzeko.
Asko izan dira irakasle identitatearen formakuntza honetan eragina izan duten eta azpimarratuko nituzkeen ideiak:
1.- Praktikatik teoriara eta teoriatik praktikara, hori egokitu zait niri ikasketa honetan.Nire lehen semea heldu zitzaidan irakaskuntzaz ezer gutxi nekiela. Ikasketa hauek burutzen hasterakoan ohartu nintzen zein gutxi prestatuta gauden ez bakarrik irakasle izateko, baizik eta guraso izateko ere. Teoria ikasi ondoren ohartu nintzen gurasoen artean ideia konduktistak daudela eta praktikara bueltatu nintzen konstruktibista izateko asmoz.
2.- Familia eskolaren arteko harremana, lehen garrantzitsua iruditzen bazitzaidan ere, are garrantzitsuagoa dirudit orain. Eskolan eta etxean egiten denaren artean jarraipen bat egotea ezinbestekoa da umeen garapena zuzena, esanguratsua eta zentzuduna izan dadin. ( Eskolan egiten dena modu formalean, etxean ere egin daiteke modu ez formalean )
3.- Umeek ezagutza nola eraikitzen duten ikasteak hauengandik hurbilago sentiaraztea ahalbidetu dit, umeak hobeto ulertzen ditudala esango nuke, beraien azalean jartzeko gaitasuna lortu dudalako. Eta horrela, beraiekin maitasun handiagoz lan egiteko, pazientzia eta gogoa.
Irakaskuntza zer den laburtzeko Gabriel Zelaiaren hitzak aproposak dirudizkit:
Educar es lo mismo que poner un motor a una barca.
Hay que medir, pesar, equilibrar… y poner todo en marcha.
Pero para eso uno tiene que llevar en el alma
un poco de marino, un poco de pirata, un poco de poeta,
y un kilo y medio de paciencia concentrada.
Pero es consolador soñar mientras uno trabaja,
que ese barco – ese niño – irá muy lejos por el agua.
Soñar que ese navío llevará nuestra carga de palabras
hacia puertos distantes, hasta islas lejanas.
Soñar que cuando un día esté durmiendo nuestra propia barca,
en barcos nuevos seguirá nuestra bandera enarbolada.
- Gabriel Celaya -
Azkenean uste dut lortu ditudala nik hasieran planteatutako helburuak, hala ere, beti ikasten da nire blogaren izena eta badauka zentzua, izan ere, bizitzako edozein eremutan beti daukagu zer jaso eta zer eskaini, hau da, irakasle garen heinean ikasle ere bagara. Beraz, ezin ahaztu dezakegu irakasle identitatearen sorkuntza honek ez daukala mugarik, bukaerarik gabeko prozesu bat da, beti ikasten ari baikara. 

2012/05/03

Central Station Antwerp / Amberes egindako esperimenuua

Alaitasuna eta baikortasuna da bizitzaren errezeta hobea; umeek zoriontasunaz asko dakite; diamante horretaz aprobetxatu beharra daukagu. 

Bideo honetan ikusten da egiten zuen esperimentu baten erantzuna: 8 astetan zehar entseatu eta planifikatua izan da. Noski publikoak ez dakiela ezer.Gero jende guztia energia itzelarekin joan zen lanera; edo jarraitu zen bere eguneroko bizitzarekin.

http://www.flixxy.com/antwerp-central-station-sound-of-music.htm

Nik IKTak horrelakoak ikusten ditut: jendea elkarrekin konektatu ahal da, musika eta mugimendu politak elkarrekin eraikitzen. Sare sozialak dira adibide bat. Hori bai, beti onura onak eta energia positiboa ateratzen !!! Zoriontasuna... besteak beste.

2012/04/20

HEZKUNTZAREN IRAULTZA


Sare sozialen inguruko bideo hau ikustea gomendatzen dizuet, non Robert Roeser, psikologoak irakasleon papelaren inguruko hausnarketa egiten duen, eta etorkizunerako hobekuntzak proposatzen dituen. Ikasleen esperientziak ere azaltzen dira, beraien hitzetan azalduak.
Gaur egun sailagoa al da elkarbizitza ikasgeletan? Irakasleak behar bezala prestatuta daude ikasleei garapen emozionala eta giza gaitasunak modu globalean eskaintzeko. Gaur egun gazteek gizartean bizitzeko dituzten beharrak ez dira duela 50 urteko gazte batek zituen beharren berdinak, hala ere, hezkuntza eredua ez da aldatu. Nola egin diezaiokegu aurre begi bistan daukagun beharrizan honi? 

2012/03/07

HEZKUNTZA ETA OSASUN ARLOAK ELKARREKIN HOBETO



NIRE ESPERIENTZIA LABORALAK HEZKUNTZA ETA OSASUN ARLOAK ELKARRI LOTUTA GARATU BEHARKO LIRATEKEELA:
Pediatrak haurra aztertzen du indibidualki, ikuspuntu fisiko batetatik, morfologikotik. Honen historiala jaiotze unetik ezagutzen du baina normalean bere unerik ahulenetan, gaixorik dagoenean.
Irakasleak aldiz, ikaslea talde bateko partaide gisa aztertzen du. Honek alderaketak egin ditzake adin bereko beste ikasle batzuen artean. Ez du ikaslearen historial osoa ezagutzen baina umearen ingurunea ezagutzen du. Umearen azterketak ikuspuntu psikologikoagoa eta soziologikoagoa du kasu honetan.
Bi iritsi profesional ezberdinen aurrean aurkitzen gara, zoritzarrez elkarren artean inolako loturarik ez daukatenak. Txanpon beraren bi aurpegiak dirudite, batak bestea ikusteko aukerarik gabekoak.
Gurasoak dira hauen artean zubi lanak egiten dutenak, baina gure gizarteak ez du bultzatzen bi hauen arteko harremana erraztea eta aberastea.
Nire iritsia da pediatra eta irakasleen artean zubiak eraiki beharko genituzkeela.
Ados ala ez? Mesedez utzi zure iritsia, inportantea da.

Pediatra eta irakasleen artean zubiak eraiki beharko genituzkeela iruditzen zait. 
Ados ala ez? Mesedez utzidazu zure iritsia, inportantea da.

2012/02/28

IKTetan Kontsumismoa ere, gaurko ekonomiaren motorra


Ba al zenekiten kontsumismoa gure ekonomiaren motorra dela eta, IKTetan erabiltzen ditugun gailu gehienak garantia irauten duen beste bizitzeko txip bat daukatela integratuta?
Deigarria iruditu zait datu hau, izan ere, teknologiak aurreratzeko duen abiadura ikusita eta gailu berriek kostatzen dutena eta gailu zaharrak konpontzea kostatzen duenak konparatuta, hobe da gailu zaharra bota eta berria erostea.
Ekonomia berristea lortzen dugu baina ohartzen al gara ingurumenean eragiten ari garen kalteaz? Botatzen dugunak ez dauka berrerabiltzerik ezta birziklatzerik ere.


Ez litzateke egokia izango honetaz hausnartzea eta orain bizitzen ari garen errealitatea aldatzea?
Dokumentala ikustea gomendatzen dizuet, luzea baina benetan interesgarria eta saritua:
http://www.youtube.com/watch?v=UkqdcBww1SU