"Plus rien ne m'étonne" / "Ez daukat harritzerik" / "Nada me asombra" / "Nothing shocks me"
Mostrando entradas con la etiqueta Solidaritatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Solidaritatea. Mostrar todas las entradas
2012/05/17
UMEAK BETI DIRA AHULENAK
Piskat gogorrak dira argazkiak, baina kanta honetan errealitatea besterik ez da erakusten. Afrikarena. Eta eskoletan gero eta ume beltzak ditugu, bere errealitate gogorra batzutan ahaztuta, bastertuta edo ezezaguna.
2012/04/20
HEZKUNTZAREN IRAULTZA
Sare sozialen
inguruko bideo hau ikustea gomendatzen dizuet, non Robert
Roeser, psikologoak irakasleon papelaren inguruko
hausnarketa egiten duen, eta etorkizunerako hobekuntzak proposatzen dituen. Ikasleen
esperientziak ere azaltzen dira, beraien hitzetan azalduak.
Gaur egun
sailagoa al da elkarbizitza ikasgeletan? Irakasleak behar bezala prestatuta
daude ikasleei garapen emozionala eta giza gaitasunak modu globalean
eskaintzeko. Gaur egun gazteek gizartean bizitzeko dituzten beharrak ez dira
duela 50 urteko gazte batek zituen beharren berdinak, hala ere, hezkuntza
eredua ez da aldatu. Nola egin diezaiokegu aurre begi bistan daukagun
beharrizan honi?
2012/03/12
IKASTETXETAN ERE, ERAGINKORTASUNA ETA ZERBITZU SOLIDARIOAK KRISI GARAIAN
Aste honetan Begoñazpi
Ikastolak, besteak beste, Euskalit Fundazioko 400 Klubeko
Topaketaren barnean, Eraginkortasun eta
Lehiakortasunari buruzko praktika onak aurkeztu zituen.
Nik hitzaldia ikusi dut, eta ez zait arraroa iruditzen
ikastola irabazlea izatea, Baloreak
agerian praktikarekin.
Ikaskuntza eta zerbitzu solidarioko programa bizkor eta
malgua da, ikaslegoa zentruko dinamikan sartzea eta rolak aldatzea
baimentzen diena, eurak dira irakasleei irakasten dietenak, batez ere IKTen arloan. Horretaz gain, zentruaren zeregin
txikiak betetzen dituzte, elkarteari lagunduz, etab.
Nire ustez ideia ona eta edozein ikastetxean praktikan
ipintzekoa da.
Hona hemen bideoa:2012/02/27
Umeei gaur irakasten diegunak, etorkizunean mundua alda dezake
Umeei gaur irakasten diegunak, etorkizunean mundua alda dezake.
Adibidez Ryan Hreljac-en bizitzari buruzko bideoa:
http://www.slideshare.net/TXIKYTA/ryan-hreljac-4381430
Adibidez Ryan Hreljac-en bizitzari buruzko bideoa:
http://www.slideshare.net/TXIKYTA/ryan-hreljac-4381430
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
